Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Duela berrogoita hamar urte baino gehiago, Itsasun ospatzen da Gerezi Besta. Hastapenean, 1949an, Lurraren Pesta deitzen bazen, laster hartuko du « Gerezi Pesta » izena, lau eskualdetan ezagutaraziz hemengo gerezi motak : xapata, peloa edo beltxa.

Itsasuarrak elkarteak antolatzen du egun alaitsu hau eta herriko elkartearentzat diru-iturri handi bat da. Besta horri esker, egoitzen xutik atxikitzen dira (Gaztetxea gelak eta antzokia, Atharri ezker-pareta eta beste), pilotariak, dantzariak, kirolariak arituko dira urte osoan ; egun horrek laguntzen du ere bai San Josep eskola.

Antolatzaileek zazpi ahalak egiten dituzte egun alaitsu baten antolatzeko, pilota partida, dantzak edo indar-jokoen ikusgarriak eskainiz, bazkari herrikoi bat proposatuz eta hainbat ekitaldi antolatuz eguna barne.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>